Tolosako Lurgatz Mugimendu Feminista taldeko kideek jakinarazi dutenez, 2023ko azaroaren 30ean greba feminista orokorra egiteko deia zabaldu dute, azaldu dutenez, “zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokan jarraitzeko” helburuarekin. Izan ere, azaldu dutenez, ”egungo zaintza sistema iraultzeko urgen-tzia mahai gainean jarriz”, lanean aritu dira auzo eta herrietako asanbladetan, eta, pixkanaka, “sistema aldatzera bidean zein urrats eman definitu” ondoren, Greba Feminista Orokorrerako deia egitea erabaki dute. “Pertsona guztiok bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz zaintzeko eta arreta duinarekin, integralarekin zainduak izateko eskubidea aldarrikatu nahi ditugu” baieztatu dute.

Gainera, “instituzio ezberdinak eta zaintza lanekin negozio egiten ari diren enpresak” egungo egoeraren erantzule direla baieztatu dute, eta “lan hauen merkantilizazioarekin behingoz amaitzea” eskatu dute.