39 ekitaldi txertatu ditu Lezoko Udalak, kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzeko asmoz, udazkeneko kultura egitarauan, abenduaren 22ra arte. Herritar guztiei bideratutako eskaintza izatea izan da helburuetako bat.

Egitarauak mota askotako ekin-tzak biltzen ditu: musika, an-tzerkia, solasaldiak, dantza eta haur eta helduentzako zinema emanaldiak. Ekitaldiak Tomas Garbizu musika eskolan, Andreone udal liburutegian, Gezala Auditoriumean eta Herri Eskolako patioan izango dira.

Agendaren antolaketan Tomas Garbizu musika eskolak, Andreone udal liburutegiak, Berdintasun sailak eta Kultura sailak parte hartu dute. Zinema Ttikiak, memoria historikoa berreskuratzeko Etxetxo elkartea eta Lezoko Emakume Taldea ere aritu dira elkarlanean.

Esaterako, asteburu honetan, Tomas Garbizu musika eskolak ganbara musika kontzertua eskainiko du larunbatean. Musika Eskolan bertan izango da 16.30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Dagoeneko, hiruhileko honetako ekitaldi berezi bat burutu da: Lezoko lehenengo Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren finalisten arteko partida ikusteko aukera egon zen joan den larunbatean.

Sei lan finalisten artean Xabier Payarena, Erga Tibo Pum, suertatu zen garailea ikusleen bozkei esker. Adostasun handia egon zen publikoaren artean. Partaide guztiek txanpain botila bana jaso zuten eta txapeldunak 1.000 euroko saria jaso zuen Mikel Arrutiren, alkatearen, eskutik.

Testu guztiak udaleko eta Hika teatroaren webgunean argitaratuko dira. Lehendabizi Xabier Payarena eta hurrengoak alfabetikoki; astero bat.

Lehen aldia zen Euskal Herri mailan era honetako deialdia egiten zena, eta esperimentua bikaina izan zen. 300 pertsona bertaratu ziren, gehienak gazteak.

Jon Legorburuk, Kultura zinego-tziak, eta Xanti Valek, Kultura teknikariak, egitarauaren aurkezpenean aurtengo azaroan egingo duten apostu bat nabarmendu zuten: Aurelio Aguirre Galarraga Galiziako letren poeta handiaren irudia berreskuratuko da,─ama lezoarra baitzuen.

Udazkeneko agenda herrian zehar banatu dute eta webgunean eta app-an eskuragarri dago. Sarrerak, beti bezala, Udalaren webgunean eros daitezke.