2024 urteko Elorsoro kiroldegiko kuota murriztua eska-tzeko epea zabalik dago. 2024ko abonuari dagokion arren, 2023ko azaroaren 10aren aurretik egin behar dira eskaerak.
Prezio orokorren gainean %40ko hobaria izango dute bizikidetza unitate bakoitzerako zehaztu duten errenta kopurura iristen ez diren bazkideek.
Bestalde, %33 edo gehiagoko ezgaitasunak dutenek banakako kuota doan izango dute.
Familia abonuko bikoteko bi kideek ezgaitasuna dutenean ere ez dute tarifa ordaindu beharko. Familiako bideren batek desgaitasuna duen kasuetan, familia-unitatea lagun bat gehiago gisa kontabilizatu eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.
Aurreko urteetan prezio murriztuak izan dituzten bazkideek ere egin behar dute eskaera, berriz eskatu nahi badute deskontua.
Eskaerak udaletxeko harreran (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 14.30era) edo web orriko erregistro elektronikoaren bidez aurkez daitezke. Kiroldegian ez da tramiterik egingo. Eskaera orria www.oiar-tzun.eus webguneko Tramiteak atalean dago eskuragarri.
Eskaera orriaz gain familia liburua (familia ugarien edo guraso bakarreko familien kasuan) edo ezgaitasun ziurtagiria aurkeztu behar da, hala dagokionean. Gainontzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko ez da dokumentaziorik aurkeztu behar; eskatzaileak kontrakorik adierazten ez badu Udalak eskuratuko du informazioa.