Zumarraga: Josu Maroto eta Unai Gaztelumendiren karikaturak ikusgai
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Josu Maroto urretxuarrak eta Unai Gaztelumendik karikatura erakusketa ireki dute.
Erakusketa horrek Interneten egindako erronka batean du bere jatorria. “Mundu mailako erronka bat egin zuten: hilabete batean, egunero, antolatzaileek proposatutako pertsonaiaren karikatura egin behar zen. Estilo guztiak onartzen zituzten. Unai Gaztelumendi marrazkilari eta bertsolariak ere erronkan parte hartu zuen, elkarrekin harremanetan jarri ginen eta egindako lanak erakustea erabaki genuen. Sareetan erakutsitako lanak dira, baina pareta batean jartzeak beste grazia bat ematen dio”, azaldu du Marotok.
Erakusketan mundu mailan ezagunak diren pertsonen karikaturak ikus daitezke: Nicole Kidman, Denzel Washington, Ryan Gosling, Pamela Anderson, Tina Turner, Robert Oppenheimer…
Marotoren eta Gaztelumendiren estiloak oso ezbedinak dira. “Pertsonaia beraren ikuspuntu ezberdinak eskaintzen ditugu. Unairen lanak oso deigarriak iruditzen zaizkit. Gurearen ezberdina denak beti erakartzen gaitu. Nire estiloa piktorikoa da eta berak diseinu aldera jo-tzen du. Marra zehatzak eta kolore lauak erabiltzen ditu”.
Zulet
Marotori umetatik gustatzen zaizkio karikaturak. “Txiki-txikitatik. Jesus Zulet gustatzen zitzaidan. Haurra nintzenean Deia egunkarian marrazten zuen eta ondoren El Diario Vascorentzat lan egin zuen. Inspirazio iturri handi bat izan zen niretzat. Aitonak Deia egunkaria erosten zuen eta nik Zuleten karikaturak mozten nituen. Gordeta ditut. Bera ezagutzeko aukera izan nuen, gainera”.
2013an Vienara (Austria) joan zen, karikaturaren inguruko konbentzio batera. Mundu mailako karikatura egile handiak elkartu ziren. Aurten, berriz, ABC egunkariak ilustrazio eta karikatura sari batzuk antolatu ditu eta bere lan bat aukeratu dute finalisten artean.
Urretxuarraren ustez, karikatura bat marraztea erretratu bat egitea baino zailagoa da. “Karikatura bat egiteko pertsonaren esentzia aurkitu beharra duzu. Kontua ez da bere ezaugarriak puztea, baizik eta bere arimara iristea. Nire ustez, karikatura egitea erretratua egitea baino zailagoa da. Erretratuan ikusten duzuna islatzen duzu eta karikaturan sentitzen duzuna islatu behar duzu”.
Temas
Más en Bertan
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas