Gaur ZZ Rock jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti parkeko karpan. Zarraparra kolektiboak eta Motz tabernak antolatu dute, Katapulta Tour Gipuzkoaren eta Zumarraga eta Urretxuko udalen laguntzarekin. Mary Mahaffey Band, Ramada Inn, Trini Fox eta Stupid Fuckin People taldeek joko dute.

Jaialdia 20.00etan hasiko da, Mary Mahaffey Banden kontzertuarekin. 21.30ean Ramada Innek joko du, 23.00etan Trini Foxek eta 0.30ean Stupid Fuckin Peoplek. Sarrerak Motz tabernan eskura daitezke.

Mary Elaine Mahaffey (Ipar Carolina, AEB) Slim Jim & The Redeemers taldean egin zen ezagun. Bere lehen diska argitaratu du: Daydreams. Folk, pop, americana… estiloak lantzen ditu. Ramada Inn taldea Oñatikoa da. 1970eko hamarkadako rock klasikoa oinarri bezala hartuta, (The Who, Neil Young and Crazy Horse…) egungo estiloetaraino doa (Kurt Vile & The Violators, Daniel Romano’s Outfit…).

Trini Fox musika taldea Urola Kostako musikariek sortu zuten 2015. urtean . Rock alternatiboa, stoner, punk-rock… jotzen dute. Euskal rockaren, naiz atzerriko talde esanguratsuen lekukoa hartu zuten (Kuraia, Dut, Queens of the Stone Age…), baina egun oso musika pertsonala egiten dute. Bukatzeko, Stupid Fuckin People taldea Donostiakoa da. Hardcorea eta punk-rocka egiten dituzte.