Aurten, lehenengoz, zaldi martxa antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 14a, Amezketan. Amezketako Udaletik azaldu digutenaren arabera, herritar batek antolatu du larunbateko jaia.

08.00etan emango diote hasiera festari, Beartzanako aparkalekutik. Azaldu digutenez, lehenik, gosaria egiteko aukera izango dute bertaratu guztiek. Ibilbidearekin hasi eta goiz erdialdean, hamaiketakoa egiteko geldialdia ere egingo dute parte hartzaileek. Ondoren, martxa amaitzean, bazkaria izango da Beartzana Jatetxean. Arratsalderako, Udalaren laguntzarekin trikipodea antolatu da. Eta gauean herri afaria egingo dute herriko frontoian.

Izena emateko prezioa 50 eurokoa da, gosaria, hamaiketakoa eta bazkaria barne. Festaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek 686 50 98 74 (Ugaitz) telefono zenbakira deitu beharko dute.