Zumaiako Flysch Trail lasterketa igande goizean jokatuko da Zumaian. Hain zuzen ere, goizeko 9.30ean hasiko da lasterketa luzea (22,75 kilometro eta 1.000 metroko desnibel positiboa) eta ordu erdi beranduago lasterketa motza abiatuko da (14,9 kilometro eta 560 metroko desnibel positiboa).

Ibilbidean aldaketak egoteaz gain, aurreko urteetan ibilbide luzea 42 kilometrokoa zen eta motza 20 bat kilometrokoa. Jende gehiagok parte hartzeko erabaki zuten aurtengoko edizioan bi ibilbide horiek aldatzea.

Gauzak horrela, 650 korrikalari eta 230 boluntario egongo dira Flysch Traileko hamalaugarren edizioan. Aipatzekoa da korrikalarien %25a emakumezkoak izango direla (iaz emakumezkoen parte hartzea %18koa izan zen). Hala ere, portzentaia hori gehiago igo- tzea dute helburu hurrengo edizioetan.

Lasterketa aurkezteko prentsaurrekoan Aitor Manterolak, kirol zinegotzia, Flysch Traila antola- tzeko lan-taldeak, boluntarioak, ekoizleak, babesleak eta merkatariak goraipatu zituen eta, horregatik, bihar Odieta gune beroa bezala batailatu dute. Bertan, boluntario eta korrikalariekin festa giroa sortzea dute helburu. Amaieran, Manterolak aurreko antolatzaileei egindako lana eskertu zien.