Larunbatean eta igandean Zumarragako Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dituzte. Larunbatean, 12.00etatik 13.00etara, haurrentzako tailerrak egongo dira. Gainera, 12.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era, haurrek ohe elastikoetan jolasteko aukera edukiko dute. 16.00etan mus txapelketa jokatuko da. Oleta tabernan eman behar da izena. 20.00etan urdaiazpiko dastaketa egingo dute eta 21.30ean herri afaria hasiko da. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 23.30ean dan-tzaldia egingo dute DJ batekin.

Iganderako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 11.30ean toka txapelketa hasiko da. Bezperan bezala, 12.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era haurrek ohe elastikoetan jolasteko aukera edukiko dute.

13.00etan herri kirol desafioa hasiko da. Zumarraga, Urretxu, Segura, Legazpi, Gabiria eta Mutiloko gazteek parte hartuko dute, lau taldetan. Bi talde giza proban arituko dira eta beste bi talde herri kirol ezberdinetan (txingak, lokotxak, aizkora…). Ekitaldia trikitilariek girotuko dute. Ikusleek ere parte hartzeko aukera izango dute: 50-60 kiloko kupel bat altxatzeko aukera izango dute.

Bukatzeko, 14.30ean herri bazkaria egingo dute. Herri bazkarian edota herri afarian parte hartu nahi dutenek, Etxeberriko Oleta tabernan eman behar dute izena.