Irailaren 15ean ireki zituen ateak Saregile Orioko Emakumeon Etxeak eta udazkeneko programaren berri ere eman zuen aurkezpenean. Izena www.shre.ink/nQvd estekan edota Emakumeen Etxean bertan eman daiteke.

Udaberrian izandako arrakasta eta gero, Nerea Loiolak gidatutako irakurle-taldeak martxan jarraituko du ikasturte honetan ere, baina taldea itxita dago dagoeneko. Lauhileko honetarako irakurgaiak hauek dira: Irailaren 27an Deitora zaitzala Tigrisek (Emiliene Malfatto), urriaren 25ean Bihurguneko Nasa (Uxue Apaolaza), azaroaren 29an Kontrako eztarritik (Uxue Alberdi) eta abenduaren 20an Kafe tristearen balada (Carson McCullers).

Lauhileko honetarako zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa egingo dute. Lehen saioa etzi izango da eta abenduaren 14ra arte, ostegunero bilduko dira 9.45etik 11.15era. Horrez gain, urrian zehar (3tik 31ra), teknologia berrietan trebatzeko eskolak izango dira, asteartetan, 16.30etik 18.30era. Gorputz kontzientetik mugimendu askera izeneko gorputz-adierazpen tailerra urriaren 4tik azaroaren 22ra egingo da, asteazkenetan, 18.00etatik 19.30era. Urriaren 19an dokumental bat ikusiko dute, azaroaren 13an hitzaldia egongo da eta abenduaren 12an formakuntza egingo dute. Informazio gehiago lor daiteke haien sare sozialetan.