Euskadiko Asteklimaren barruan, Hernaniko Ingurumen sailak bihartik hilaren 30era hainbat ekintza prestatu ditu. Adin guztietako hernaniarrentzako egitaraua antolatu da. Ekintza guztiak doakoak izango dira, nahiz eta batzuetan parte hartzeko izena eman edo gonbidapenak jaso beharko diren.

Bihar, Hernaniko energia berriztagarrien instalazioak ezagutzeko, Enherkom eta Goienerreko kideekin, Zubipe futbol zelaiko instalazio fotoboltaikoa eta Fagollagako estazio hidroelektrikoa bisitatu ahalko dira.

Hurrengo astean, aldiz, dokumental emanaldia, mahai-ingurua, hi-tzaldia eta haurrentzako antzerkia izango dira.

Honenbestez, asteartean, hilaren 26an, The biggest little farm dokumentala ikusteko aukera egongo da Biteri kultur etxean, 19.00etan.

Asteazkeneko, hilaren 27ko, mahai-inguruan klima aldaketa ikuspegi feministatik aztertuko dute Kulturarteko Plaza Feministan, 18.30ean.

Goiener eta Enherkomeko kideek, aldiz, energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa izango dituzte hizpide ostegunean Biteri kultur etxean, 19.00etan.

Azken ekitaldia etxeko txikienen-tzako izango da: Niararen bidaia an-tzezlana. Emanaldia hilaren 30ean Biteri kultur etxean 12.00etan izango da.

The biggest little farm filma eta Niararen bidaia ikusteko gonbidapenak eskuratu beharko dira. Mahai-ingururako eta hitzaldirako sarrera librea izango dira.