Igandean azoka berezia ospatuko dute Asteasun. Udaletik jakinarazi dutenez, goizean 10.00etan hasi eta 14.00ak bitartean izango da azoka, eta arratsaldean 17.00etan hasiera eman eta 19.30ean itxiko dituzte ateak. 10.00etan, azokari hasiera emateko, ganaduaren erakusketa egingo dute. Jarraian, 11.00etan, txekor-erre pintxoak salduko dituzte eta haurrentzako Astotrek-eko lagunen eskutik asto ibilaldiak egingo dituzte. Goizarekin amai-tzeko, 12.00etan arroz-esne lehiaketaren sari banaketa izango da. Arratsaldean berriz, Zurgai herri kirol taldearen erakustaldia izango da eta festari amaiera emateko Jone eta Juleneren eskutik erromeria izango da.