Biztanlearen Arreta Zerbitzuak (BAZ) ordutegi berria du, Udalak BAZeko langileekin egindako lanketaren ondorio bezala. Neguko ordutegiari dagokionez, pasa den astelehenetik eta 2024ko ekainak 15 arte astelehenetik ostegunera 8.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara irekiko du eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara.

Udako ordutegia, datorren urteko ekainaren 15etik irailak 15 arte, astelehenetik ostiralera 8.30etik 14.00etara izango da.

Beraz, BAZa larunbatetan itxita egongo da erregistroa bera itxita dagoelako. Baina astean zehar jendaurrekorako ordutegia zabaldu egin da, lehenago ireki eta beranduago itxita.