Stock eta Kale Azokak apainduko dute Ordizia gaur eta bihar. Hamabost saltokik parte hartuko dute, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalarekin eta Esko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, antolatutako edizio honetan.

Stock Azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da, 10.00etatik 14.00etara, eta 17.00etatik 20.00etara; Kale-Azoka, berriz, denden aurrealdean izango da, 0.00etatik 13.00etara, eta 17.00etatik 20.00etara. Gainera, 50 euroko hiru erosketa-txartel zozkatuko dira.

Arantxa lentzeria eta mertzeria, Biñaspe lurrindegia eta estetika, Gofi Berri haur eta gaztetxoen moda, Irurena lentzeria eta mer- tzeria, Koska gozoki denda, Lua emakume arropa eta osagarriak, Mirentxu haur moda, eta Ness by Esti García emakume arropa eta osagarriak, parte hartuko dute, besteak beste, azokan.