Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, abuztuko etenaren ondoren, martxan da berriz Landetxe kultur aretoa. Hilabete honetan, hiru film eta antzezlan eta kontzertu bana ikusteko aukera izango da.

Dagoeneko salgai daude saio guztietarako sarrerak, sarrerak.oiartzun.eus webgunean edo leihatilan bertan (astelehenero 17.30etik 19.00etara).

Zinemari dagokionez, bihar, Gelditasuna ekaitzean; irailaren 21ean, A los libros y a las mujeres canto; eta hilaren 28an, Te estoy amando locamente ikusteko aukera dago. Proiekzio guztiak 19.30ean hasiko dira. Sarrerak hiru euro balio du.

Antzerkiak Hondamendia lana ekarriko du irailaren 17an, 19.00etan. Sarrerek zortzi euro balio dute eta egunean bertan, 18.00etatik aurrera, ere eros ahalko dira.

Azkenik, Fetén-Fetén eta lagunak proiektuak kontzertua eskainiko du hilaren 22an, 20.00etan, hamabi euroren truke.