Ama Birjinaren jaiak ospa- tzen hasi ziren zestoarrak aurreko asteburuan, eguraldiak lagundu ez bazien ere. Gazte Egunak eman zion hasiera egitarauari larunbatean. Zestoako Batukadak, Antton ao pobo-Etxera herri ekimenak antolatutako herri bazkariak , Jon Maia, Miren Artetxe eta Unai Iturriagaren bertso saioak, Elektrotxorongoren kalejirak eta EH Sukarra eta Lin Ton Taunen kon-tzertuak Zestoako kaleak alaitu zituzten. Igande goizean herriko nagusiak izan ziren protagonistak eta horien artean Esperanza Benítez Doblado eta Pedro Igarataundi Unanue bereziki. Esperanzak, 1924an jaiotakoa, eta Pedrok, 1927an, San Juan egoitzako egoilarrak dira eta bertan jaso zuten omenaldia. Beste omenduak herrian bizi diren 85 urteko guztiak izan ziren. 20 izan dira aurten omenduak eta horietako batzuk udaletexeko arkupeetan ospatu zen omenaldian izan ziren. Ondoren, Lur Errekondo, Lierni Osa, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti harri-jasotzaileek erakustaldi bat eskaini zuten.
Arratsaldean XI. Trikitilari Gazteen txapelketaren txanda izan zen. Bost bikote lehiatu ziren eta Irati Arcelusek eta Mirari Plazaolak lortu zuten garaipena.