Ostegunean, irailak 7, Kastellanuek dokumentalaren proiekzioa izango da Soreasu Antzokian, 21.00etan. Emanaldia doakoa izango da baina bertara joan nahi dutenek gonbipena hartu beharko dute online (https://entradium.com/). Kastellanuek Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Jon Maiak Azpeitiko Udalaren enkarguz egina, iazko azaroan estreinatu zen.

Azpeitira, batez ere, Extremadurako (Espainia) Valle de la Serenatik etorri ziren migranteak. Horregatik, Extremaduraren Egunaren bezpera aukeratu du udalak emanaldia eskaintzeko.