HELTAko ikastaroetan izen-ematea zabalik dago
Aurrematrikula aurrez aurre ostiralera arte egin daiteke, aldiz ‘online’ aukera igandean itxiko da
Dagoeneko zabalik da Oiartzungo HELTAko ikastaroetako izen-ematea. Aurrematrikula online egiteko aukera egongo da, www.helta.eus webgunean irailaren 10era arte. Aurrez aurre egin nahi dutenen-tzat ere aukera dago, baina ostiralera arte, Karaez kaleko lokalean (10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara).
Aukera zabala prestatu dute 2023-2024 ikasturterako: guztira 21 ikastaro. Ohikoak izaten diren tailerrez gain, bi berrikun-tza txertatu dituzte aurtengo ikasturterako: Hipopresiboak eta Emakume izatea gaurko gizartean. Ikastaroen zerrenda, egutegia eta prezioak udal webgunean ikus daitezke (oiartzun.eus).
Ikasle kopurua mugatua denez, talderen batean jende gehiegi apuntatuko balitz Oiartzunen erroldatutakoek eta 55 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna. Iraila erdialdera argitaratuko dituzte ikastaroetan onartutakoen zerrendak.
Temas
Más en Bertan
-
La emotiva carta de Marta Andreu a todos los que le han ayudado a conseguir su nueva silla de ruedas
-
Pasaia plantea 19 refugios climáticos para guarecerse ante futuras olas de calor
-
El Garbigune de Azkoitia cierra sus puertas por reformas
-
El Ayuntamiento de Legazpi activará este jueves y viernes el Plan de Actuación ante Nevadas y Heladas