Bihar Donostiako Klasikoa jokatuko da eta txirrindulari lasterketa Urnietatik igaroko da hainbat trafiko etenaldi eraginez.

Tropela Andoaindik iritsiko da 13.30 aldera eta herri osoa zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernaniruntz jarraitzeko. Gauzak horrela, 13.00etatik 14.00etara bitartean ezin izango da ibilgailurik ibili, izan ere, Andoaindik Hernanira doan errepide osoa itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota.

Beraz, ibilgailuarekin irten edo sartu behar dutenek lehenago egin beharko dute.

Obrak

Bestalde, Idiazabal 20-22 inguruan gauzatu beharreko obra batzuen ondorioz, eremu horretako aparkaleku batzuk kenduko dira behin-behinean, bai Idiazabal kalean bertan eta baita Lizardi kalean ere.

Aparkaleku horiek libre egon behar dute abuztuaren 1ean. Udaltzaingoa atzo hasi zen autoak kentzen.