Aurten hirugarren urtez Oiartzungo Poesia Eguna antolatuko da. Irailaren 9an izango da 11.00etatik aurrera eta iazko egitura jarraituko du. Poeta profesionalak (Oiartzungoak eta kanpokoak) eta herritar irakurleek partekatuko dituzten hiru gune ibiltari izango dira bidegorrian.

Egun honetarako poema bat irakurri nahi duten herritarrak behar dituzte. Aurtengo gaia plazera izango da.

Parte hartzeko interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek 3binaka@ni.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Epea abuztuaren 1ean amaituko da.