Urretxuko EAJ eta PSE-EEk akordio bat lortzeko lan egiten ari direla eman dute ezagutzera. Helburua erronkei aurre egitea da: zerbitzu publikoen babesa, desberdintasunen aurkako borroka, justizia soziala, aurrerapena, klima aldaketa, erronka demografikoa, sustapen ekonomikoa edo etxebizitza.
Datozen lau urteetako kudeaketa publikoaren eraginkortasun administratiboa eta egonkortasun politikoa lortzeko, moldakortasun eta malgutasun esfortzu bat egin dutela azaldu dute. “Bi alderdi politikook konpromisoa hartu dugu batera lan egiteko gobernu partekatuko balizko akordio bat lor-tzeko bidean. Helburu hori soilik lor liteke konfiantza, lankidetza eta elkarrekiko errespetuzko esparru batean; bai gure arteko errespetuan baita korporazioan ordezkatuta dauden gainerako alderdiekiko errespetuan”.
Gobernu akordio horiek gauzatzeko eta erantzukizunak esleitzeko, zinegotzien edo aurrekontu partiden banaketa hutsa baino zerbait gehiago behar dela gehitu dute. “Helburua legegintzaldiko benetako itun bat lortzea da, eta hori lortzeko lanean ari gara. EAJren eta PSE-EEren tokiko exekutibek hartutako konpromiso politiko hori gure alderdiek sinatutako akordioekiko errespetuan oinarritzen da, baita Urretxuko herritarren gehiengoak eman digun konfiantzan ere”.