Antio enpresak Secundino Esnaola 12-14ko atzealdea berrurbanizatzeko lanak amaitu ditu. Geltokien plaza eta Euskadi plaza lotzeko egitasmoaren lehen fasea da. Aurrekontua 515.000 eurokoa izan da.

Obra urtarrilean hasi zen: hondoratzeak konpondu dira, azpiegitura sareak berritu dira eta eremua ireki da. Hondoratzeak betegarria egoera txarrean zegoelako gertatu ziren. Hala, sei metroko zuloa egin zen eta berriro bete zen. Bide batez, garajeko horma inpermeabilizatu zen.

Gainazalean pasealeku zabal bat egin da. Landareak eta loreak jarri dira eta urrian astigarrak landatuko dira. .