danborradak. Danbor hotsak nagusi izan ziren Mutriku eta Mendaroko kaleetan atzo. Hamarnaka haurrek parte harte zuten Umeen Eguneko danborradetan. Haurren Egunak Koadrilen Egunari paso emango dio gaur Mutrikun eta Mendaron. Baina Mutriku eta Mendaro ez dira Debabarrenean jaiez gozatzen ari diren herri bakarrak. Soraluze festa giroan murgilduta dago joan den ostiraletik, baina Santiago eta Santa Ana jaien hasiera ofiziala gaur izango da, 19.00etan, kanoikadaren jaurtiketarekin. Hori guztia nahikoa ez balitz, Elgoibarrek jai giroarekin bat egingo du bihar Sargoateko erromerian. Bilera Azkarate gainaren eta Irukuru-tzetaren arteko Sargoate izena duen zelaian izango da 11.00etan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
