Haurrentzako aisialdi ekintza antolatu du Tolosako Udalak udako oporraldirako. Izan ere, oporraldiko aisialdirako eskaintza indartu asmoz, uztaileko eta abuztuko bost asteazkenetan ur-parkeak jarriko ditu Udalak, herriko txoko ezberdinetan.

12 urte bitarteko haurrentzako ur-parke puzgarriak izango dira jarriko direnak. 5 urterarteko umeentzat izango dira hauen erdiak, eta besteak 6-12 urte bitartekoentzat. Abuztuaren 30ean, gainera, apar festa ere egingo da, 18.30etatik aurrera. Goizez zein arratsaldez izango dira erabilgarri ur-parkeak. 11.30etatik 13.30etara, eta 16.30etatik 19:30etara bitarte, hain zuzen. Atzo izan zen ekintza honetako lehen asteazkena eta ur-parkea Larramendi Auzoan izan zen. Datozen asteazkenetan, Tolosako Zabalarreta parkean, Alondiga Plazan, Amarotz Auzoan eta berriz ere Alondiga Plazan aurkituko ahalko dira ur-parkeak.