Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta, asteazkenean Aukeren Azoka egingo da Urretxun eta Zumarragan. Merkatari batzuk beraien produktuak Zumarragako plazara eramango dituzte eta beste batzuk denda aurrean jarriko dituzte. Plazan 15 merkatari egongo dira eta beste 23 merkatarik produktuak denda aurrera aterako dituzte.
Azokan Aitxu, Alex Kirolak, Aspace, Bidegorri, Enrique Gorostegi, Ezpeleta, Josune janaridenda, Kuttun, Kux kux, Marai&NkN, Mentxu y Yone, Naif, Opticalia Urretxu, Stylo, eta Titare egongo dira.
Denda aurrean, berriz, Agurtzane dekorazioa, Amane, Aitxu, Apalategi, Argiki, Arku, Baby, Bidegorri, Doss, Urdangarin burdindegia, Inaxio, Intersport, Ormazabal bitxidenda, Julita mertzeria, Laskurain, AM mertzeria, Arzuaga altzariak, Natalietta, Oskarbi, Otxaran, Santa Cruz margoak, Quo eta Urbe.
Saltoki batzuk beherapenak eskainiko dituzte eta beste batzuk produktu eta zerbitzu bereziak.
Beti bezala, merkatariek elkarlana bultzatuko dute. Oraingo honetan Aspacerekin, Urretxuko eta Zumarragako jubilatu etxeekin eta Herri Kirol Elkartearekin lan egingo dute.
Erosketak eta aisia uztartzeko aukera egongo da, herritarrek aukera onak aurkituko dituzte, produktu eta zerbitzu bereziak ezagutu ahal izango dituzte eta kalean giro ona sortuko da.
Gainera hainbat ekintza antolatu dira: musikak giroa alaituko du egun guztian zehar, Aspaceko lagunek saskigintza tailerra eskainiko dute egun guztian zehar (saski handi bat egingo dute eta ondoren parte har-tzaileen artean saskia zozkatuko da, goizean toka txapelketa egingo da Urretxuko eta Zumarragako jubilatu etxeekin elkarlanean, 17.30etik 20.30era food truck-ak egongo dira, 18.00etan herri kirolak gertutik ezagutzeko aukera izango da eta 19.00etatik 20.30era zunba disko festa egongo da.
Azokan parte hartuko duten merkatariek txartelak banatuko dituzte erosketa egiten duten bezeroen artean, arratsaldean foodtruck-etan trukatu ditzaten. Euren saltokietan parte hartuko duten merkatariek ere egun horretako erosleen artean erosketa baleak zozkatuko dituzte.