Tta-kun AFE Zaleen Txapelketako iazko irabazleak garaipena errepikatu du aurten ere: Hasbulla Team. Gauzak horrela, talde hau da txapelketako irabazleen zerrendan aurki dezakegun izen bakarra. Larunbat goizean jokatuko finalean 6-3 irabazio zion Éxitos 2000 taldeari. Afizioaren finala final nagusiaren aurretik jokatu zen. Final honetako protagonistak zaleek aukeratu zituzten euren botoekin eta aukeratuak Magic Team eta Inter Mitente taldeak izan ziren, Lehia gogorra izan zen baina azkenean Magic Teamek eskuratu zuen tituloa 6-4 irabaziz.
32 taldek parte hartu dute txapelketan. Parte-hartzea iazkoa baino bi aldiz handiagoa izan da, eta arrakasta arrazoietako bat txapelketaren inguruan sortzen den giro bikaina izan daiteke. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketak festa eta kirola uztartzen du bai kantxan eta bai harmailetan. Horren adierazle garbia da larunbatean bizi zena Azkoitian Beltzen Egunean. Izen honekin ezagutzen da finalen inguruak Tta-kun AFEko kideek antolatzen duten egitaraua. Finalak bukatu ondoren, taldeko jokalariek eta zaletuek triki-bertsopoteo batean parte hartu zuten. Naia Arrizabalaga eta Jon Gurrutxaga izan zuten eguerdia girotzeko ardura. Ondoren, 250 bat lagun bazkaltzeko batu ziren Berdura plazan. Bazkalostean eta jai giroari jarraipena eman aurretik, sariak banatu ziren: txapelduna, Hasbulla Team; azpitxapelduna, Éxitos 2000; gol onena, Sunahi Subina; afizioaren jokalari gustokoena (mutila), Ekaitz Astigarraga Topillo; afizioaren jokalari gustokoena (neska) Elene Aldalur; entrenatzaile onena, Aritz Albizuri; afizioaren taldea, Magic Team; atezain onena (neska), Ane Errazu; atezain onena (mutila), Ander Etxaniz; gol gehien (mutila), Eneko Espinako; gol gehien (neska), Enara Arozena; MVP (mutila) Jon Manuel Vega; MVP (neska) June Díaz; ospakizun onenaren saria, Jon Zubizarreta, Bolante.