Darahli elkarteak bederatzi haurren etorrera bideratu du eta hauek banaketa hurrengoa izan da: hiru Azkoitian, hiru Azpeitian, bi Zestoan eta bat Zumaian.

Saharako haurrak astelehenean iritsi ziren Bilboko Loiu airoportura. Gosaldu ondoren arduradunek harrera-familietan banatu zituzten eta dagoeneko euren udako etxeetan dira.

Zortzi eta bederatzi urte inguru dituzte eta abuztuaren bukaerarte egongo dira. Desertuaren erdian kokatuta dauden errefuxiatuen kanpamenduan dagoen berotzar horretatik salbu egongo dira hilabetez, eta horrekin batera, medikuarengana joan eta elikadura osasuntsuaz gozatzeko aukera izango dute.

Bestalde, Darahli elkarteak aurtengo udan Bizkaiko Larrabetzu herrian Bakeleku Udalekua eramango du aurrera. Bertan, 16 saharar neska-mutil egongo dira eta hauen karguz 40 begirale arduratuko dira.

Darahli elkarteak datorren ostiraletik igandera Zumaiara eramango ditu haur guztiak. Besteak beste, Udalak ongi etorria emango die, barkuz Flyscha ikusteko aukera izango dute. Gainera, ongi etorri festa antolatuko diete Pasai Donibanen. 23an Zestoara joango dira eta jolasak, puzgarriak eta bazkaria egingo dute.