Karmentxuren etorrerarekin eman zitzaien hasiera atzo Arroa Beheko Karmen jaiei. Gaurko egitaraua 11.00etan hasiko da umeen jolasekin. 13.00etan umeen bazkaria ospatuko da eta 15.30ean puzgarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute. Ondoren apar festa eta txokolatada. 18.30ean Distopia elektrotxarangak girotuko ditu kaleak. Herri afaria, 21.00etan, eta musika Ira-tzar eta DJ Elepuntorekin emango diote bukaera gaurko egitarauari 23.00etatik aurrera.
Biharko programa 10.00etan jarriko da martxan kuadrilen arteko paella lehiaketarekin. 14.00etan kuadrilaren bazkaria ospatuko da eta 18.00etan Hamarru elektrotxarangaren txanda izango da. Gauean musika izango dugu protagonista Manitu, Gora Etorri eta DJBull saioekin.
Jaiak igandean bukatuko dira. 7.00etan karroza, eta 12.30ean meza eta umeentzako herri kirolak. 17.30ean, herri kirola, 19.00etan, Izer eta Alabier, eta 00.00etan Karmentxuri agurra.