Zumaiako Itzurungo hondartzak surf festa ospatuko du larunbatean
17.00etan hasiko da eta 19.30etik aurrera Esther Sound Sister, DJ Goiko eta DJ Lujan egongo dira
Surfa eta musika izango dira protagonistak larunbat honetan Zumaiako Itzurun hondartzan.
17.00etatik aurrera, surflariak Itzurun hondartzara hurbiltzen hasiko dira. Bertan, doako surf ikastaroak izango dira joaten direnentzat.
Ondoren, lehorrean jarraituko du festak. Izan ere, 19.30etik aurrera DJak egongo dira bertan jarriko duten oholtzan musika pintxatzen.
Esther Sound Sister, DJ Goiko eta DJ Julen Lujan DJ-en musika emanaldiak izango dira arratsalde eta gauean zehar.
Beste urteetan ez bezala, aurten esan dutenez, ez dute parrilan janaririk prestatuko.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteriako Haurren Jai Batzordeak maiatzaren 16an egingo du lehen bilera
-
La beca Ribera impulsa dos nuevos proyectos que exploran el río Bidasoa desde el arte, la memoria y el feminismo
-
Entornos rurales: El Ayuntamiento de Bergara reformará el vial de Munabe del barrio de Angiozar
-
Andoain reparará y asfaltará varias calles esta semana