Síguenos en redes sociales:

Ur jolasak, pintxo potea edo kilometro kontagailuen aurkako lasterketa Aretxabaletako Portasol auzoko festetan

Ur jolasak (17.00etan), pintxo-potea (19.00) eta Kilometro kontagailuaren aurkako lasterketa (21.30) izango dira gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko diren Aretxabaletako Portasol auzoako festetan.

Txupinazoa, ordea, bihar botako dute 19.30ean, baina, aurretik, patata tortilla txapelketan parte hartzeko aukera egongo da. Gauean, Laino Beltzak, Youth United eta Oihu musika taldeek joko dute (21.30). Lekittoko Deabruak taldeak piroteknia ikuskizuna taularatuko du, 23.15etik aurrera, eta ondoren, DJ Mikel Night-ek hartuko du lekukoa.

Puzgarriak, bazkaria eta kon-tzertuak (Denso, Mutiko, Tatta, Etxepe...; 22.30ean hasita) antolatu dituzte larunbaterako, eta iganderako, bigarren eskuko liburu eta jostailuen azoka (10.30), paella lehiaketa (13.00), eta auzoko zaharrenari eta gazteenari omenaldia (20.00) izango dira.