Hernaniko Udalak 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera programa martxan jarriko du uda honetan. Helburua, adineko pertsonek sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gune bat izatea da.

Jarduerak asteazkenetan izango dira, 10.00etatik 12.00etara, eta elkargunea Atsegindegi plaza izango da. Parte-hartzea librea da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Lehenengo ekintza bihar bertan izango da. Ave Maria parkean paseo bat emango dute eta ondoren kanpoko igerilekuak bisitatuko dituzte.

Datorren astean, uztailaren 12an, udalekuetan parte hartzen duten haurrekin batera, belaunaldien arteko ekintza burutuko dute.

Uztailaren 19an, mahai jokoetara eta bingora jolastuko dira.

Hilabetea amaitzeko, hilaren 26an, adinekoek zine emanaldi batetaz gozatzeko aukera izango dute.