Zumaiako Triatloia aurten irailaren 16an egingo da eta bi lasterketa ezberdin egingo dira: X. Zumaiako Triatloi Herrikoia eta XVI. Zumaiako Sprint Triatloia. Froga herrikoian parte hartzen duten kirolariek federatu gabe egon beharko dute eta sprint distantziako lasterketa burutu beharko dute.

Pasa den astean zabaldu zuten izena emateko aukera bi distan- tzietan. Ekainaren 22tik uzatilaren 3ra bitartean izena ematen duten kirolari guztien artean Zumaiako Triatloiko babesle den Erronkak emandako bi esfortzu proba zozkatuko ditu Zumaiako Triatloi Taldeak. Izena www.rockthesport.com webgunean eman daiteke.