Pasaia: Eskalantegiko alokairu sozialeko bizilagunek bere egoera salatu dute
Bere kexa nagusien artean komunitate tasa altua eta horniduren prezio “neurrigabeak” daude
Aste honetan, Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko 45. zenbakiko bizilagunak, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuaren babesarekin, alokairu sozialeko blokean bizi dituzten baldintzak salatu dituzte.
“Etxebizitzetara sartu ziren unetik, bizilagunen arteko ezinegona handituz joan da, gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta etxebizitza sozialen arduraduna den Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta”, azaldu zuten agerraldian.
Salatu dutenez, “ordaindu beharreko komunitate tasa neurrigabea da, edozein unetan alokairu kontratua berritzeko nahiari ezezkoa eman diezaieketela jakin badakitelarik”.
Gainera, uraren eta gasaren prezioa “neurrigabea” dela ohartarazi dute, bizilagunak ordaindu ezinezko zorrak izatera eraman dituelarik. “Kasu horietan, ur beroa eta berogailua hornitzeko zenbait enpresa bitartekari ari dira etxe bakoitzari hiru hilean behin 1.000 eurotik gorako fakturak kobratzen”, baieztatu dute. Egoera hau mankomunitatea osatzen duten babes ofizialeko beste hainbat atarietako bizilagunek ere pairatzen dute, ez soilik Eskalantegi 45ekoek.
Auzokideek erruduna Alokabide bera dela salatu dute, honek “en-tzungor egin baitie bizilagunek hasieratik buruturiko kexa eta erre-klamazioei”.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du