Síguenos en redes sociales:

17 taberna eta jatetxeetan euskarazko euskarriak

Oiartzungo establezimenduek ‘Bertatik Bertara’ kanpainan parte hartuko dute

Herritarrei eta bisitariei udalerri euskaldunak zer nolako altxorra diren eta euskaraz aritzera animatzeko Bertatik Bertara kanpaina jarri zuen martxan UEMAk 2020an. Aurten ere, udaran, sektore zerbi-tzuko langileak arreta euskaraz ematera bultzatu nahi ditu ekimenak.

Euskarri ezberdinak atera ditu UEMAk horretarako, taberna eta jatetxeetan jartzeko mahai-gainekoak, besteak beste. 300.000 ale argitaratu dituzte.

Oiartzungo 17 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan eta Udala eta Ttur-Ttur hasi dira dagoeneko mahai-gainekoak eta kartelak banatzen.