Ordiziako Santa Ana jaietako Matutinan karpa jarri nahi duten kuadrilek astelehenera arte dute zabalik izena emateko epea. Kuadrilaren izena, pertsona kopurua, adina, eta gustuko izango luketen kokalekua adierazi behar da. Ordiziako Udalak eskatzen duen informazio hau guztia 688 75 26 47 zenbakira bidali behar da.

Behin inskripzio guztiak eginda eta Udalak jasota, datorren asteazkenean, uztailaren 5, bilera egingo da, 18.00etan, Udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Matutinako karpen kokapenaz eta kuadrila eguneko txarangen diru-laguntzaz hitz egingo da.