Ordiziako Matutinan karpa izateko azken aukera
Astelehenera bitartean kuadrilek izena eman dezakete eta asteazkenean bilera egingo da
Ordiziako Santa Ana jaietako Matutinan karpa jarri nahi duten kuadrilek astelehenera arte dute zabalik izena emateko epea. Kuadrilaren izena, pertsona kopurua, adina, eta gustuko izango luketen kokalekua adierazi behar da. Ordiziako Udalak eskatzen duen informazio hau guztia 688 75 26 47 zenbakira bidali behar da.
Behin inskripzio guztiak eginda eta Udalak jasota, datorren asteazkenean, uztailaren 5, bilera egingo da, 18.00etan, Udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Matutinako karpen kokapenaz eta kuadrila eguneko txarangen diru-laguntzaz hitz egingo da.
Temas
Más en Bertan
-
El ciclo de conferencias Marea Gora de Deba posa su mirada en los secretos del mar
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
“En Gipuzkoa solo hay un farero; él coordina los siete faros del territorio”