Bizi Gara harrera eskolan izena emateko epea ireki du Urretxuko Udalak. Egitasmo hau beste herrialde batzuetatik Urretxura etorri direnei zuzendua dago. Helburua herria eta bertako ohiturak eta zerbitzuak ezagutzea eta integrazioa erraztea da. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 29a baino lehen eman behar dute. Horretarako, 693 900 568 (Oihana) telefono zenbakira deitu behar dute edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi.

Datorren ikasturtea Urretxun Bizi Gara harrera eskolaren 10. ikasturtea izango da. Ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago. Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukeren eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi duten guztiei zuzendua dago, hain zuzen ere.

Hamargarren edizioko saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9.30etik 12.00etara, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Ikastaroa irailaren 22an hasiko da eta azaroaren 24an amaitu. Parte hartzaileek 45 eskola ordu jasoko dituzte, doan. Hitzaldi, txango, bisita eta tailerretan parte hartuko dute. Aurrekoetan bezala, administrazioko teknikariek, eragileek eta herriko erakundeek zuzenean landuko dituzte edukiak ikasleekin: historia eta gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza, osasuna...

Gainera, parte hartzaileek egonaldia egin ahal izango dute herriko kultur elkarteren batean, elkarrekiko ezagutza sustatzeko eta harrera nahiz egokitzapen prozesuak errazteko.

Urretxun Bizi Gara egitasmoa udalaren Aniztasun eta Bizikide-tza planaren barne kokatzen da, kultur aberastasuna bultzatzeko eta topaketarako gune bat eraiki-tzeko.