CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek jakinarazi dute Irungo Correoseko langileek greba partzialak iragarri dituztela, uztailaren 3an hasi eta mugarik gabe luzatuko direnak. “Lanpostuak ez betetzea kezkagarria da, eta denbora asko daramate egoera hori jasatzen. Irunen muga guztiak gainditu dira, eta 9 lanpostu bete gabe geratu dira. 800 jakinarazpen baino gehiago pilatu dira hauteskunde osteko aldian, eta enpresak ez du inolako errefortzurik kontratatu edo hutsik dauden lanpostuak bete”, esan dute.
Uztailaren 3an beste hauteskunde-kanpaina bat hasiko da; kanpaina horren berezitasuna da uda sasoian egingo dela, eta, beraz, lankide asko oporretan
egongo direla, horrek dakarren lan-gainkargarekin. “Posta bidezko boto-eskaeren erregistro guztiak gainditu dira, eta, oraingoz, ez dago lanpostu guztiak betetzeko aurreikuspenik. Beraz, Correosi eskatzen diogu absen- tzia guztiak modu iraunkorrean betetzeko”, adierazi dute.