Hondarribia: Aste osoan zehar Sabin Arana kalea itxita egongo da
Errepidea Ama Guadalupekoa ikastetxetik Irun kalearekin bat egiten duen guneraino itxiko da
Sabin Arana kalean Kalez Kale Hondarribia hobetzen lan programaren barruan Udalak egiten ari dituen obrak direla eta, Udaltzaingoak jakinarazi du datorren asteleheneko 8.00etatik aurrera aste osoan zehar kalea itxi egingo dela bi noranzkoetan, kalea asfaltatzeko eta kotxe eta oinezkoen elkar-pasabideetan eta oinezkoen pasabideetan irtengune inprimaketak egiteko.
Errepidea Ama Guadalupekoa ikastetxea dagoen gunetik Irun kalearekin bat egiten duen guneraino itxiko dute. Hala, erdigunetik ateratzeko beharrezkoa izango da Harresilanda kalerantz biratzea, eta erdigunean sartzeko Irun kalean bira egitea, orain arte bezala. Era berean, aste osoan zehar ere ezingo da Zuberoa kalean aparkatu eta zirkulatu.
Kalez Kale Hondarribia hobe- tzen ekintza plan integrala 2022ko martxoan hasi zen, eta mugikortasun bidezkoago, iraunkorrago eta seguruago lortzea du helburu.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente
-
Juegos de agua, picnic y baño: así será el nuevo espacio de ocio de Aretxabaleta
-
Urnietako Muniskuegañako multzo megalitikora bisita antolatu dute