Donostiako Atano III. pilotalekuan Azpeitiak eta Oiar-tzunek jokatu behar duten Herriarteko Eskuzko Pilota Txapelketako finaleko sarrerak salgai jarriko ditu Ilunpe elkarteak Izarraitz pilotalekuan gaur eta bihar 18.00etatik 20.00etara. Finala zapatuan izango da, 16.30ean hasita. Kantxako sarrerak, hamar euro, eta goiko eserlekuetakoak, bost euro.

Azpeititik Donostiara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko dute. Sarrerak erostean eman ahal izango da autobuserako izena. Larunbatean, 15.00etan aterako dira autobusak anbulatorioaren aurretik.