Aste honetan Oarso Boleibol Taldea, Errenteriako lehenengo boleibol elkartea aurkeztu da. Klub berri honen helburuak kirol hau sustatzea eta Errenteriako gazteei jokatzeko aukera ematea dira.

Horretarako, ate irekien jardunaldia egingo dute datorren ekainaren 27an, 19.30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Bertan, klubaren jarduerei, izena emateko prozesuari eta haur, kadete eta gazte mailetako taldeen osaerari buruzko xehetasunak emango dituzte. Jardunaldi hau proiektu honetan parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dago.

Aurkezpenean, Nerea Liceagak, klubeko lehendakariak, azaldu zuenez, bere “helburua da aspaldi zegoen eskaera bati erantzutea eta kirol ezagun honen zale sutsua den komunitatea osatzea”.

Bestalde, Jose Vicente Holgadok, kirol zuzendariak, iragarri zuenez, “entrenamenduak irailean bertan hastea da asmoa, eta beste herrietako lehiaketetan parte hartzeko asmoa dugu urritik aurrera”.

Oarso Boleibol Taldea 2023ko maiatzean sortu zen ofizialki, Errenteriako guraso talde baten ekimen gisa, Hernani Kirol Elkarteko Eusebio Lizarazuk bultzatuta. Elkarteak Udalaren, Orereta ikastolaren eta Koldo Mitxelena institutuaren babesa du.