Ikasturte amaieraren bueltan, zenbait kontzertu eskainiko dituzte Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek ekainaren 19tik 22ra bitartean.

Astelehenean, ekainaren 19an, perkusio eta orkestra ikasleek eskainiko dute kontzertua Zerkausian 19.00etan. Asteartean, abeslari eta talde anitzen txanda izango da, hau ere, 19.00etan Zerkausian. Asteazkenean, ikasle helduenen, akordeoien, txistuen, klarineteen eta talde anitzen esku egongo da kontzertua, leku eta ordu berean. Eta amaitzeko, ekainaren 22an, ostegunean, metal taldeko ikasleak zein flauta, saxofoi eta biolineko ikasleak izango dira protagonistak.