Kalerki, kaleko antzerki eta arte eszenikoen Zarauzko jaialdia, hurrengo hilabeteko 6tik 9ra ospatuko da. Hala ere. gaur aurkeztuko dute egitaraua jendaurrean. Santa Klarako elizaren atarian egingo dute 18.00etatik aurrera eta ekitaldia publikoari irekia izango da.
Aurkezpenean Irune Urbieta, Kulturako zinegotzia, eta Agur-tzane Aizpuru, Kultura departamentuko teknikaria, egongo dira. Kamikaz Kolektiboko ordezkariek Kalerki jaialdian estreinatu duten lanaren nondik norakoak azalduko dituzte. Bestalde, Garazi Etxaburu dantzariak Gorpuztu pieza laburra dantzatuko du bertaratzen direnentzat.