Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeari laguntzeko asmoz, Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek janari bilketa antolatu dute. Izan ere, Lesboseko (Grezia) errefuxiatu kanpamentuetan janaria behar dute geroz eta jende gehiago dagoelako.

Hori horrela, janari bilketa burutzen ari dira astelehenetik ostegunera bitartean. Elikagaiak bihar arte jasoko dira Idiazabalen; hain zuzen ere, arratsaldeko 15.00ak arte, herri eskolan.

Lekaleak, arroza, arrai kontserbak, pasta eta olioa dira Zaporeak elkarteak behar dituen janak; hau da, iraungitze epe luzeko elikagaiak. Edari latak eta kristalezko edukiontziak, aldiz, ez dira bilketan onartzen.

Aita Iparragirreko Lehen Hezkun-tzako sigarren maialako ikasleak azken hilabeteetan errefuxiatuen inguruan proiektu bat lantzen izan dira. Proiektu horren baitan koka-tzen da janari bilketa, azken lan eta emaitza moduan.

Euskal herritik mundura

Zaporeak Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak sortu zuen 2012an, elkartasuna eta gastronomia uztartzen dituzten proiektuak garatzeko helburuz.

Greziako kanpamentuetan lagun-tzen hasi aurretik, Etiopiako Wukro bailaran egin zuten lehen esku har-tzea, Intxaurrondotik Wukrora egitasmoaren baitan.

Siriako gerrateak sortu zuen krisi humanitarioaren ondorioz, zazpi laguneko talde batek Greziara joateko erabakia hartu zuen. Gaur egun, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen dihardute.

Ordiziarrentzat

Ordiziako Lagunkiro elkarteak ere janari bilketa antolatu du, kasu honetan, udalerriko 105 familia zaurgarriri elikagaiak bana-tzeko. Produktu freskoak lortzeko zailtasunak identifikatu ditu elkarteak, eta arazo honi aurre egiteko, produktu freskoak eta sasoikoak biltzeko ekimena bultzatu du.

Elikagai bilketa gaur burutuko da, Ordiziako Plaza Nagusian, 9.30etatik 12.00etara. 1700 unitate bildu nahi dira, horien artean, 288 tipula, 415 azenario, 415 porru, 104 zerba, 415 patata eta 104 letxuga. Era berean, antzeko produktuak ere ongietorriak izango dira.

Informazio-gunearen ondoan mahai bat jarriko da, egindako erosketak bertan uzteko.