Tirri Tarrak bere 50. urteurrena ospatuko du San Pedroko barrutian hainbat jarduera eskainiz gaurtik ekainaren 17ra bitartean: proiekzioak, musika emanaldiak, ikuskizunak, atzera begira-tzeko erakusketa, bazkari herrikoia eta erakundearen historiaren alderik gizatiarrena jasotzen duen liburuaren aurkezpena. “Helburua ez da bakarrik talde honen historia erakustea, baizik eta gaur egun oraindik bizirik dirauen kultura eta giza ondarea erakustea”, aipatu dute.
Esan bezala lehenengo ekitaldia gaur izango da. San Pedroko frontoian 22.30ean, aire zabaleko proiekzio bat eskainiko dute. Bertan, Tirri Tarraren bidaia eta emanaldien irudi eta sekuentziekin osatutako pelikula bat erakutsiko da. Antola-tzaileek aditzera eman dutenez, gomendagarria da bertaratzen direnek aulkiak, etzaulkiak, mantak edo koltxonetak eramatea udako zine honetaz erosoago gozatzeko.
Bihar Illumbek, Trintxerpeko musika bandak, kontzertua eskainiko du Lonjako plazan, Fran Berraren zuzendaritzapean.
“Tirri Tarra fanfarrea urteurren ezberdinak antolatzen joan da, baina beti herritar guztiekin ospatu eta partekatzeko ikuspegitik”, nabarmendu dute. Programa osoa sites.google.com/view/tirritarra50 webgunean ikus daiteke.