Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak 2013ko irailean hasi zuen bere ibilbidea. Beraz, bere sorreraren hamargarren urteurrenaren festa antolatu dute ekainaren 17rako. Horregatik hurrengo asteko larunbatean kalera aterako dira zarauztar guztiekin urteurrena ospatzera. “Ilusio handiz prestatu dugu eta guztion gustokoa izatea espero dugun programa bat egin dugu”, adierazi dute musika eskolatik.

9.30ean txistularien diana egingo dute, 10.00etan batukada izango da kaleetan zehar eta ordu erdi beranduago txarangak joko du. 11.15ean Musika Plazan kon-tzertua emango dute eta 12.30ean frontoi txikian beste kontzertu bat egongo da.