Orio – Orioko Udaltzaingoaren autoak desfibriladore bat eramango du hemendik aurrera. Orain arte Orioko Udalak zazpi desfibriladore izan ditu, larrialdietan erabili ahal izateko, eta kirol-portuan ere badago beste bat, Portu Zuzendaritzak jarritakoa.

Gauzak horrela, hemendik aurrera bederatzigarren desfibriladore bat izango da Udaltzaingoaren autoan, larrialdi-egoeretan erantzun azkarrago bat eman ahal izateko.

Toki hauetan daude instalatuta orain arte Orion dauden desfibriladoreak: Zaragueta eskolan, ikastolan, futbol-zelaian, zaharren babeslekuan, kanpinean, arraunetxen, kiroldegian eta kirol-portuan.

Edonork erabil dezake

Desfibriladorea erabiltzeko ez da medikua izan behar eta edozeinek balia dezake, aurretik prestakuntza egoki bat jaso izanez gero. Orioko Udalak, hain zuzen era, ikastaroak antolatzen ditu aldiro-aldiro, udal-langileei eta lantokietako arduradunei desfibriladore horiek nola erabili erakusteko. Gainera, larrialdi batean, erabiltzeko prestakuntza jaso duen inor inguruan ez badago, gaur egungo desfibriladoreek aukera ematen dute mediku baten urrutiko laguntza haso ahal izateko. Horrela, medikuak gidatuko du erabiltzailea, desfibriladorea egoki erabili dezan.