Idiazabalgo Gaztelekuak ekintza ugari antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean hamar ekintza izango dira; guztiak, haur eta nerabeentzat, hau da, LH6, DBH1 eta DBH2 mailako ikasleentzat.

Ekainaren 26an sukaldaritza ikastaroa izango da, 28an LGTBIQ+ eguna, eta 30ean bigarren sukaldaritza ikastaroa. Uztailean sukaldaritza ikastaroa errepikatuko da hilaren 4an, 6an mendi irteeraz disfrutatuko dute parte-hartzaileek, 10ean futbol txapelketaren txanda izango da, eta 12an Wipe Out irteerarena. Uztaileren 14 eta 16an altxorraren bilan jolastea izango da plana. Azkenik, 20an agur festa egingo da pistinan.

Izen ematea ekainaren 12ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera liburutegian, eta asteburuan Gaztelezkuan. Wipe Out irteeran parte hartzeko gurasoek baimena sinatu behar dute Ertzaintzan.