Irun – Datorren astelehenean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, herritarrak kontzien- tziatu eta ekintzara pasatzeko eta konponbidearen parte izateko deia egin nahi dute Ekoetxea Txingudin.

Horretarako, bihar 11.00etan Tximeleta efektua ekimena antolatu dute. Parte-hartzaileak tximeleten munduan murgilduko dira Plaiaundiko ibilaldi batean behatuz, eta bisita an- tzeztu baten bidez, animali hauen ziklo biologikoa eta klima-aldaketaren bioadierazle gisa duten garran- tzia ezagutuko dute. 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako esperientzia da.

Hurrengo asteburuan, ekainaren 11n, Ekoetxea Sareak 2023ko Ingurumenaren Munduko Eguneko kanpainarekin bat egitea proposatzen du, hondakinen bilketa handi batekin, gure lurreko eta gure kostaldeko hondakinek eragindako kutsadura ezabatzeko, batez ere erabilera bakarreko plastikoak. Garbiketa elkarlanean egingo da Jaitzubiako errekan, Urdanibia Berri auzoan eta Plaiaundiko parkean dagoen ingurumen-zentroan. Ekimen hau Ekopatruilak Irun eta Txingudiko Zerbitzuekin elkarlanean egingo da, 10.00etatik 12.00etara. Ondoren hondakinak sailkatuko dira, eta txikienentzako jolasak eta parte-hartzaileentzako lunch txiki bat ere egongo dira.

Azkenik, ekainaren 17an 10.00etan, Denboran zeharreko bidaia zirkularra ibilbidea egingo da, Jaitzubiako padura beste ikuspuntu batetik ezagutzeko. Hurrengo egunean 11.00etan, Txingudiko Enigmak ginkana egingo da.

Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da www.ekoetxea.eus web orriaren bidez.