Zumaiako EAJk lanean jarraituko du lau urtez
Oposizioan ere “Zumaia eta zumaiarren alde, orain arte bezala” arituko direla adierazi dute jeltzaleek
Zumaiako EAJk lanean jarraituko du lau urtez herria hobetzeko konpromisoarekin. Egunkari honi adierazi dio eskerrak eman nahi dizkiola “gugan konfiantza jarri duzuen zumaiar guztioi”. Herri hobe bat eraikitzea da beraien konpromisoa eta horretarako egingo dute lan udalean, “orain arte bezala, Zumaia eta zumaiarren alde”.
EAJko sei zinegotzik ekingo diote legealdi berriari. “Lana egoki egitea dagokigu alternatiba sendo bat eraikitzeko. Zorionak eman nahi dizkiogu EH Bilduri lortutako emaitzagatik”, esan dute alderditik. Azkenik, espero dute datozen lau urteetan lankidetzarako aukerak izatea.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma