Ekainak 10 eta 11ko asteburuan izango den azoka bereziaren harira, herriko ostalarien arteko XIV. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa antolatu du Udalak Erdi Aroko Hirien Sarearekin elkarlanean. Lehiaketa aste osoan zehar egingo da, gaur hasita eta datorren ostegunera arte, eta Erdi Aroko Pintxoaren Astearen barruan egongo da.

Aurten Loretxu, Hondar, Gran Sol, Enbata, Tatapas, Danontzat, Mika, Badia, Andire, La Perla, Sardara eta Larra tabernek parte hartuko dute. Horien arteko irabazleak hiria ordezkatuko du urriaren 28 eta 29an Hondarribian egingo den XIV. Pintxo eta Tapen Nazioarteko Lehiaketan.

Bestalde, nabarmendu behar da Erdi Aroko Pintxo Onenarena ez ezik, Herritarren Saria ere banatuko dela. Hiru pintxo janda, antolakuntzak banatutako eskuorriaren bitartez botoa emateko aukera izango du jendeak. Parte-hartzaileen artean asteburu bat Laguardian zozketatuko da.